KIMU MATEMATIKA: BEGIRADA MATEMATIKOA ZABALTZEN
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2025, Ekaina 16-tik Ostirala, 2025, Iraila 19-ra
Iraupena:
12 ordu
Oharrak:
Irailaren 24a (asteazkena) I 9:30-13:30 I Altsasu (Iortia)
Urriaren 22a (asteazkena) I 9:30-13:30 I Durango (Landako)
Azaroaren 19a (asteazkena) I 9:30-13:30 I Donostia (Euskaltzaindiaren egoitza.Tolare baserria. Almortza bidea 6
Ikastaroaren formatua:
Presentziala
Helburuak:
- Ikastolen Elkarteak, NCTM erakundeak eta EAEko zein Nafarroako curriculum dekretuek matematika arloaz diotena ezagutzea.
- KIMU Matematikaren printzipio metodologikoak ezagutzea.
- KIMU Matematikak eskaintzen dituen baliabide guztiak ezagutzea.
- KIMU Matematikaren 5 elementuak eguneroko praktikan integratu ahal izateko planifikaziorako pistak eskuratzea eta konfiantza hartzea.
- Manipulatzeko materiala erabiliz eta konpetentzia espezifikoak eta oinarrizko jakintzak kontuan hartuta, hainbat jarduera diseinatzen trebatzea.
- Konpetentzia espezifikoak garatu eta oinarrizko jakintzak eskuratu ahal izateko irakasleak egin beharreko esku-hartzearen gaineko kontzientzia hartzea.
Edukiak:
- KIMU Matematikaren ikuspegia:
- Ikastolen Elkartearen ikuspegia
- National Council of Teachers of Mathematics (NCTM)
- EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak
- KIMU Matematikaren printzipio metodologikoak
- KIMU Matematika baliabideak:
- Unitateak: Saioka plataforma eta ikaslearen fitxa-bildumak
- Desafioak: Saioka plataforma eta “Ezetz asmatu! desafio-txartelak
- Ikerketak: Saioka plataforma
- Jokoak: Saioka plataforma eta “Joko-moko” kaxak
- Errutinak: Saioka plataforma
- Manipulatzeko materiala:
- “Konta-kontari” karta-sortak
- “Eta… 100!” zenbaki-txartelak
- “Ia-ia 10.000!” deskonposaketa-txartelak
- “Zenbat bider, hainbat zati!” biderketa-txatelak
- KIMU Matematikaren kudeaketa: planifikaziorako pistak
- Irakasleon begirada eta esku-hartzea
Lan dinamika:
Azalpen teorikoa, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta talde handiko hausnarketa.
Ebaluazio irizpideak:
Asistentzia
Asebetetze-maila
Emaileak:
Aritz Larreta Bereziartua
Amaia Ayerra Munduate
Amaia Ayerra Munduate
Hartzaile mota:
KIMUko erabiltzaileak