Azala
Ikastolak etengabeko prestakuntzan
Hezkuntza etengabe eraldatzen ari da, eta zuek zarete, Ikastoletako langileak, eraldaketa horren eragile nagusietakoak. Horregatik, zuen eguneroko jarduna indartzeko, ezagutza berriak eskuratzeko eta elkarrekin ikasten jarraitzeko sortu dugu atari hau. Hemen aurkituko dituzue ikastoletako kideei zuzendutako prestakuntza eskaintza, saioen informazio, baliabideak eta elkarguneak. Ikastola Eredua elkarrekin eraikitzen eta berritzen jarraitzeko!
Ezagutuprestakuntza eskaintza
Zure garapen profesionalerako prestakuntza ildo nagusiak.
Ikastolen prestakuntza eskaintza hainbat arlotan antolatzen da, zuen eguneroko jarduna eta garapen profesionala laguntzeko. Hemen aurkituko dituzue eskuragarri dauden prestakuntza ildo nagusiak, zuen behar eta interesetara egokituak.
-
Zuzendaritza
Ikastolen kudeaketa eta lidergoa indartzeko prestakuntza ildoak. Zuzendaritza taldeei erabakiak hartzen, estrategiak garatzen eta komunitatea gidatzen laguntzeko baliabideak eta saioak.
Ikastaroak ikusi -
Erreferenteen mintegiak
Gai desberdinetan transmisiorako eta lanketarako guneak dira. Ikastoletako erreferenteen artean informazioa partekatu, eztabaidak sustatu eta ikastolen beharrak ezagutzeko espazioak.
Ikastaroak ikusi -
Etapako proiektuak eta ikasmaterialak
Etapa desberdinetako proiektuak eta ikasmaterialak lantzeko ikastaroak, hezkuntza praktika koherente eta berritzailea garatzen laguntzeko.
Ikastaroak ikusi -
Oinarrizko Hezkuntza Ildoak
Oinarrizko hezkuntza ildo desberdinetan sakontzeko ikastaroak, hezkuntza praktika eta garapen pedagogikoa indartzeko.
Ikastaroak ikusi -
Zerbitzuak eta digitalizazioa
Digitalizazioa eta bestelako zerbitzuei begirako ikastaroak, ikastolen kudeaketa eta hezkuntza prozesuak hobetzeko.
Ikastaroak ikusi -
Jardunaldi pedagogikoak
Hezkuntza komunitateko profesionalen topaguneak dira. Gaur egungo erronka eta praktika berritzaileei buruzko elkarrizketa eta ikaskuntza kolektiboa bultzatzeko.
Ikastaroak ikusi -
Elkarguneak
Ikastolen arteko topagune eta lankidetza gune irekiak dira. Esperientziak partekatu, praktika onak trukatu eta elkarrekin ikasteko aukera eskaintzen da.
Ikastaroak ikusi -
Leizaur Euskaltegia
Gure euskaltegia. Euskara ikasteko ikastaroak.
Ikastaroak ikusi
Datozen saioak
-
2026/09/02 - 09:30Iortia Kultur Gunea
-
2026/09/04 - 09:30Ikastolen Etxea (EHI)
-
2026/09/08 - 09:30Ikastolen Etxea (EHI)
-
2026/09/10 - 09:30Ikastolen Etxea (EHI)
Ohikogalderak
Prestakuntza atariari buruzko zalantzak argitu nahi dituzu?
Hemen aurkituko dituzu plataformaren erabilerari, sarbideari, matrikulazioari eta ikastaroen kudeaketari buruz gehien egiten diren galderen erantzunak. Zure lehen urratsak errazteko prestatu dugu atal hau.
Nola aktibatuko dut nire kontua?
Lehenengo aldiz zure kontua aktibatzeko, helbide honetara joan, zure NAN-a sartu (adib.: 12345678A) bidali botoiari sakatu eta zure epostan email bat jasoko duzu. Bertan dagoen estekan sakatu eta zure pasahitza sortu eta emaila berretsi beharko duzu.
Pasahitza ahazten badut, zer egin behar dut?
Logeatzeko inprimakian eskuragarri dagoen “Pasahitza berreskuratu” esteka erabili dezakezu.
Nola sar naiteke plataforman?
NAN zenbakia eta pasahitza erabiliz sartuko zara.
Ikastaro guztiak ikusgai daude hemen?
Bai, prestakuntza eskaintza osoa ikusgai dago. Informazio pertsonalizatua, ordea, logeatu ondoren eskuragarri dago.
Filtro guztiak erabili behar dira ikastaro bat bilatzeko?
Ez. Irizpideak aukerakoak dira; bat edo batzuk erabili ditzakezu bilaketa fintzeko.
Non ikus ditzaket nire matrikulak?
Logeatu ondoren, zure erabiltzaile eremuan.
Zein modalitatetan eskaintzen dira ikastaroak?
Ikastaroak online, presentzial eta bitariko modalitateetan eskaintzen dira.
Nola egiten da izen-ematea?
Ikastaro bakoitzean eskuragarri dagoen “matrikulatu” aukeraren bidez.
Norekin jar naiteke harremanetan laguntza behar badut?
Zure ikastolako arduradunarekin edo prestakuntza zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke.