YOGA IKASGELAN
Tokia: Arrasateko Arizmendi ikastolako aretoa.
Maider Herce Lezeta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da Arizmendi ikastolan. Yoga integraleko irakaslea eta haur eta gazteen yogan eta yoga ikasgeletan ikastaroetan espezializatua.
Ikastoletan Barne sendotasuna garatzeko tresna praktikoak eskuratzen laguntzea. Honez gain, irakaslearen ongizaterako eta autoezagutzarako praktikak ezagutzea eta ikasleekin ikasgeletan lantzeko pilulak diseinatzen eta garatzen laguntzea.
Arnasketa
● Arnasketa kontzientea lantzeko oinarriak jasotzea
● Arnasketa motak , onurak eta aplikazioak eskuratzea
● Arnasketa lantzeko sormen ariketak ezagutzea
Gorputz fisikoa
● Gorputzaren ongizaterako mugimendu armonikoen ikaskuntza eskuratzea
● Ikasgelan burutu ahal izateko gorputz jarrerak egiten ikateai
● Yogako ezagutza anatomikoak erabiltzea ikasgelan praktikan jartzeko.
Meditazioa eta arreta
● Arreta mantentzeko estrategiak eskuratzea eta arreta nahi dugun horretan mantentzea ezin dugunean sailtasunak identifikatzen ikastea.
● Arreta lantzeko tresnak ezagutzea
● “ Hemen eta orain” bizitzen ikasteko egoera aproposak sortzen ikastea
Erlaxazioa
● Erlaxazioa zer den ikastea eta bere onurak identifikatzea
● Erlaxaziorako tresnak ezagutzea
● Erlaxatzeko espazioa prestatzen eta giro egokia sortzen ikastea
Saioen diseinua
● Egunerokoan sortzen diren egoera errealei erantzuteko saioak diseinatzea.
Partekatze saioak.
- Gutxieneko %75ko asistentzia.
- Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.
Janire Gracia Iñurrita