IKASTOLEN HEZKUNTZA MARKO OROKORRA

Ikastaro zerrendara itzuli

 

Izen emate data: 
Asteazkena, 2025, Urria 22-tik Ostirala, 2025, Azaroa 14-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2026, Urtarrila 12-tik Asteartea, 2026, Ekaina 30-ra
Oharrak: 

Ikastaroa urtarrilak 12tik ekainaren 30ra osa daiteke nahi den erritmoan. Zeregin bakoitza osatzeko denbora epe mugarik ez da izango.

Formatua: autoikaskuntza Saiokan

Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 
  • Ikastoletako irakasleria markoaren inguruan ahalduntzea ikastolako erreferente izan daitezen.
  • Markoaren edukietan sakontzea.
  • Marko Orokorra abiapuntu edo oinarri izatea, ikastola bakoitzak bere hezkuntza marko propioa errazago garatu dezan. 
  • Ikastola eredua bere bereizgarri eta helburuekin ulertzea.
  • Ikastoletan dauden hezitzaileek beraian lanaren dimentsioa, zentzua, norabidea eta garrantzia hobeto ulertzea. 
Edukiak: 

 

  • Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra 
  • Ikastola eredua: izaera eta izatea.
  • Pertsona-eredua: Kontzeptu, definizio eta inpaktuak. 
  • Printzipio psikopedagogikoak.
  • Oinarrizko hezkuntza ildoak.
  • Pertsona-eredua, printzipio psikopedagogikoak eta oinarrizko hezkuntza ildoen arteko konexio eta koherentzia.
Lan dinamika: 

Ikastaroa Ikastolen Elkarteak zeregin horretarako atondu duen Moodle plataforman egingo da. 

Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da. Ikastaroan, zereginak egiteko informazioa bideo eta dokumentuetan topatuko dira. 

Ikasleak egiten duena irakaslearekin partekatuko du. Horrela, irakasleak, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte. 

Parte-hartzaileek galderak eta zalantzak luzatzeko aukera izango dute. Irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foro bat ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko. 

Ikastaroko zeregin batzuek zuzenketa automatikoa dute, beste batzuek aldiz ez. Zuzenketa automatikorik ez duten kasuan, tutoreak egingo du ariketaren ebaluazio lana.

 

Ebaluazio irizpideak: 
  • Ikasleek modulo guztiak gainditu behar dituzte.  
  • kasleen lanaren egokitasuna tutoreak kudeatuko du egindako ohar eta feedback-en bidez.

 

Emaileak: 
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Janire Gracia Iñurrita
Hartzaile mota: 
Ikastola guztietako irakasle eta hezitzaileak.
Ikastaro zerrendara itzuli