DBHko ERREFERENTEEN MINTEGIA
Ikastolen arteko sarea indartzea, ikastolen esperientziak, praktikak, antolaketa... partekatuz.
Ikastolan egin nahi diren hobekuntzak eta egokitzapenak (antolaketan, ebaluazioan, metodologian...) klaustroetan kudeatzeko tresnak eta moduak partekatzea.
Barne Sendotasuna Hezkuntza Marko Orokorraren baitan kokatuz, pertsona ereduaren bereizgarri horri buruz ikastolan egiten denaz hausnartzea eta ONKI tutoretza planak egin ditzakeen ekarpenak aztertzea.
- Ikastolen praktika onak.
- Kudeaketarako estrategiak
- Ekintza komunikatiboak diziplinetan.
- Barne sendotasuna eta tutoretza.
Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz
Ikastola bakoitzean konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa eta ikastoletan egindako lanen partekatzea
Asebetetze galdetegia
Maite Gomez Lete
Harri Beobide Egaña