AHOZKO ETA IDATZIZKO EKOIZPENAK HOBETZEN LAGUNTZEKO ESTRATEGIAK

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Osteguna, 2025, Ekaina 19-tik Asteazkena, 2025, Urria 1-ra
Saioak: 
2025/10/08 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2026/02/04 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
8 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Ahozko eta idatzizko ekoizpenak ekintzara bideratutako ikuspegiaren, metodologia komunikatiboaren eta hizkuntzen trataera integralaren baitan ulertzea.

Gelako eguneroko praktikan ikasleek ahozko eta idatzizko ekoizpenak egiteko dituzten aukerak edo momentuak identifikatzea. 

Ikasleen ahozko eta idatzizko ekoizpenak ikuspegi komunikatiboaren arabera aztertzea.

Ikasleei ahozko eta idatzizko ekoizpenak hobetzen laguntzeko estrategiak eskuratzea.

 

 

Edukiak: 

Ekintzara bideratutako ikuspegia, metodologia komunikatiboa eta hizkuntzen trataera integrala.

Ahozko eta idatzizko ekoizpena.

Ahozko eta idatzizko ekoizpenak hobetzen laguntzeko estrategiak

Lan dinamika: 

Praktikak partekatzea, entzutea eta taldeko hausnarketa.

Ebaluazio irizpideak: 

Asistentzia

Asebetetze-maila

 

Emaileak: 
Aritz Larreta Bereziartua
Amaia Artolazabal Amilleta
Hartzaile mota: 
LHko 4-5-6ko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli