MATEMATIKA LH 4-5-6an: BEGIRADA ETA ESKU-HARTZEA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2025, Ekaina 16-tik Asteazkena, 2025, Urria 29-ra
Saioak: 
2025/11/05 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2026/01/14 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
8 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Matematikaren inguruko begiradaz hausnartzea.
  • Matematika arloa bi ardatzen baitan ikusten hastea: konpetentzia espezifikoak eta oinarrizko jakintzak.
  • Matematika arloko ezagutzak ulergarritasunez eraikitzeko baliagarri izan daitezkeen manipulaziorako materialak aztertzea.
  • Ikasleek konpetentzia espezifikoak garatu eta oinarrizko jakintzak eskuratu ahal izateko irakasleak egin beharreko esku-hartzearen gainean hausnartzea.

Edukiak: 
  • Matematikaren gaineko begirada gaur egun:
    • Ikastolen Elkartearen ikuspegia
    • National Council of Teachers of Mathematics (NCTM)
    • EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak
  • Konpetentzia espezifikoak eta oinarrizko jakintzak: etapan zeharreko garapena
  • Manipulaziorako materiala
  • Irakasleon esku-hartzea

 

 

 

Lan dinamika: 

Azalpen teorikoa, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta talde handiko hausnarketa.

 

 

Ebaluazio irizpideak: 

Asistentzia

Asebetetze-maila

 

Emaileak: 
Aritz Larreta Bereziartua
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
LH4-5-6ko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli