ONKI PRESTAKUNTZA 2. TXANDA
Saioak:
Urriak 29: 1. blokea. Autoezagutza eta emozioak.
Otsailak 11: 2. blokea. Ikastolako ikasgela ingurune seguru eta babesle gisa
Apirilak 29: 3. blokea. Harreman osasuntsuak eta binkulua
Tutoretza saioen eta tutore izatearen begirada aldaketarako bidea egitea
Talde baten erreferente bilakatzeko zenbait gaien inguruko formakuntza jasotzea
Erreferente bilakatzeko begirada aldaketarako gakoak
Hiru eremutarako (pertsonala, soziala, ikasten ikastekoa) prestakuntza espezifikoa:
- Autoezagutza eta emozioak
Irakasleok, ikasleekin eskuhartzerako garaian beraiengan gertatzen denaren inguruko kontzientzia eta autoezagutza izatea da, edo horrek duen garrantziaz jabetzea, honek ikasleekin komunikatu eta harremantzerako garaian duen garrantzia funtsezkoa baita.
Autoezagutzak norberaren “barneko ispilu” lana egiten du, gure identitatea, emozioak pentsamenduak argiago ikusteko balio du eta , zuzeneko lotura dauka emozioekin.
Saio honetan, oinarrizko emozioak zeintzuk diren ezagutuko da, hauek zein funtzio duten eta guregan nola espresatzen diren.
- Ikastolako ikasgela ingurune seguru eta babesle gisa
Kontzientzia babesaren oinarri gisa.
• Kontzientzia garapen pertsonalaren eta profesionalaren oinarri gisa.
• Afektibitate kontzientea gaitasun profesional gisa.
• Afektibitate kontzientearen trebetasunak.
Ingurune seguruak eta babesleak.
• Ingurune seguruak eta babesleak sortzearen definizioa eta garrantzia.
- Binkuloa, harremanak eta dolua
Binkuloa eta harremanean presentzia, maitasuna, konfiantza, elkartasuna eta elkarri dira ardatzak. Horiek guztiak bizirik daudela, pertsonak aberastu egiten dira, eta jasotako indarrak laguntzen du bizitzako zailtasunak gainditzen.
Saio honetan, binkuloa eta harremanari buruz hitz egin eta hausnartuko da, hauen garrantziaz, pertsonengan eragiten duten onuraz eta gaur egun nondik eta nola eraikitzen diren hausnartuko da.
Harreman horiek hautsi edo amaitzen direnean, dolua agertzen da. Dolua ez da soilik heriotzarekin lotzen: harreman afektibo baten amaiera, distantziak edo bizi-proiektu desberdinak, bizi etapa aldaketak ere dolu-prozesua eragin dezakete.
Azalpen teorikoa.
Partekatze saioa.
Taldeko hausnarketa.
Lan kooperatiboa.
Aditu baten ekarpena
Elkargunean materiala egongo da
Gutxieneko %75eko asistentzia
Amaia Ayerra Munduate