ZER EGIN IDAZKETAREKIN?

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteazkena, 2026, Urtarrila 7-tik Asteartea, 2026, Martxoa 24-ra
Saioak: 
2026/03/25 (Asteazkena) 09:30-tik 14:00-ra
Iraupena: 
4.5 ordu
Oharrak: 

TOKIA: 

Ikastolen Etxean

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Helburuak: 
  • Idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak erakustea era praktikoan.
  • Idazteak sortarazten duen izuari aurre egiten ikastea joko dinamikoen bidez.
  • Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak ezagutaraztea era atseginez.
  • Euskaraz idazteari gustua hartzeko bideak jorratzea, bakarkako lana eta talde dinamika uztartuz, NItik GUra. 

Edukiak: 

MEMORIA BERRIAK. Entsegu grafikoa idazketa sortzailearen alde (Y. Arrieta. 1545 argitaletxea). Liburua izango da gida eta oinarri. 

Lan dinamika: 

Liburuan agertzen diren joko, ariketa eta dinamikak erabiliko ditugu modu praktikoan.

Beroketa jokoak egingo ditugu, eskua askatu, luma berotu eta irudimena martxan jartzeko.

Idazketa sortzailea irakurketarekin lotzeko zubiak frogatuko ditugu.

Sortzen diren idatziak ozenki irakurriko dira, sormen prozesuaren alde pertsonal eta originala aldarrikatzeko.

Egiten dugun guztia geletara eramateko praktika gisa plantatuko da.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.

 

Emaileak: 
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Hartzaile mota: 
LHko 4-5-6ko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli