Skip to main content

Ohiko galderak

Ohikogalderak

Prestakuntza atariari buruzko zalantzak argitu nahi dituzu?

Hemen aurkituko dituzu plataformaren erabilerari, sarbideari, matrikulazioari eta ikastaroen kudeaketari buruz gehien egiten diren galderen erantzunak. Zure lehen urratsak errazteko prestatu dugu atal hau.

Galdera guztiak ikusi

Nola aktibatuko dut nire kontua?

Lehenengo aldiz zure kontua aktibatzeko, helbide honetara joan, zure NAN-a sartu (adib.: 12345678A) bidali botoiari sakatu eta zure epostan email bat jasoko duzu. Bertan dagoen estekan sakatu eta zure pasahitza sortu eta emaila berretsi beharko duzu.

Pasahitza ahazten badut, zer egin behar dut?

Logeatzeko inprimakian eskuragarri dagoen “Pasahitza berreskuratu” esteka erabili dezakezu.

Nola sar naiteke plataforman?

NAN zenbakia eta pasahitza erabiliz sartuko zara.

Ikastaro guztiak ikusgai daude hemen?

Bai, prestakuntza eskaintza osoa ikusgai dago. Informazio pertsonalizatua, ordea, logeatu ondoren eskuragarri dago.

Filtro guztiak erabili behar dira ikastaro bat bilatzeko?

Ez. Irizpideak aukerakoak dira; bat edo batzuk erabili ditzakezu bilaketa fintzeko.

Non ikus ditzaket nire matrikulak?

Logeatu ondoren, zure erabiltzaile eremuan.

Zein modalitatetan eskaintzen dira ikastaroak?

Ikastaroak online, presentzial eta bitariko modalitateetan eskaintzen dira.

Nola egiten da izen-ematea?

Ikastaro bakoitzean eskuragarri dagoen “matrikulatu” aukeraren bidez.

Norekin jar naiteke harremanetan laguntza behar badut?

Zure ikastolako arduradunarekin edo prestakuntza zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke.