Skip to main content

Haur eta gazte filosofia HH5-LH4

OHI 2. Garapen pertsonala

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera-data: 2026-10-09
  • Amaiera-data: 2027-03-12

Hartzailea mota:

Saioak

  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.
Helburuak
  • Irakasleei baliabide gogoetatsuak, artistikoak eta ludikoak eskaintzea, haurrek modu autonomoan, sortzailean eta kooperatiboan pentsa dezaten bere kabuz eta taldean besteekin batera.
  • Galderak egitearen artea. Irakasleak ikasleak pentsatzera gonbidatzen duten galdera iradokitzaileak eta filosofikoak egiten ikastea.
  • Elkarrekin pentsatzea: taldean besteekin ikertzeko, pentsatzeko eta sentitzeko aukerak ematea, errespetuzko espazioak eta testuinguru egokiak sortzen.
  • Entzutearen pedagogia ezagutzea eta praktikatzea: ez da nahikoa ikasleen jarrera proaktiboa eta ekintzailea bultzatzea hitz egiterakoan; aitzitik, ezinbestekoa da jarrera hartzailea eta barne-isiltasuna lantzea, nork bere buruari eta besteei nolabaiteko lasaitasunez eta barne-zabaltasunez entzuteko.
  • Edozein ikasgaietan pentsamendu kritikoa eta sortzailea lantzeko aukerak sortzea, eta bereziki, tutoretza orduetan.
  • Pentsatzen ikasi eta Izaten ikasi-ren oinarrizko teorian eta praktikan murgiltzea.
Edukiak
  • Haurren pentsamendu konplexua (kritikoa, sortzailea eta enpatikoa) lantzeko baliabide gogoetatsuak, artistikoak eta ludikoak ezagutzea, ikastaroan praktikatuz.
  • Pedagogia dialogikoaren erroak ezagutzea eta praktikatzea: Ikerkuntza-komunitatea eta Elkarrizketa filosofikoa.
  • Elkarrizketa Filosofikoa bizi, irakatsi ahal izateko. Oinarrizko nozioak ezagutzea.
  • Entzutearen pedagogia: Arreta, barne-isiltasuna eta entzutea, pentsamendu askearen eta elkarrizketa filosofikoaren bihotza da. Ikastaroan entzutearen oinarrizko marko teoriko-praktikoa landuko dugu. Oinarrizko ideia eta baliabideak eskainiko dira, ikasleak gelan elkar entzuten ikas eta praktika dezaten.
  • Artearen bidez hausnartzeko baliabideak: margoa, musika klasikoa, idazketa sortzailea, film laburrak, etab.
  • Ahozkotasuna eta norberaren irizpidean oinarritutako arrazonamendua praktikatzeko metodologia ludikoa, gogoetatsua eta parte hartzailea sustatuko da.
  • Galderak egitearen artea ezagutzeko eta praktikatzeko oinarrizko sarrera.
  • Pentsamendu trebetasunen taxonomia ezagutu eta erabili.
  • “Kio eta Gus” LHko haurrentzako eleberri filosofikoa ezagutzea eta erabiltzea.
Metodologia
  • Azalpen teorikoa.
  • Taldeko hausnarketa.
  • Elkargunean materiala egongo da.

Besterik:

  1. Elkarrizketa filosofikoaren eta ikerketa komunitatearen metodologia.
  2. Fundamentazio teorikoa
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
  • Gutxieneko %75ko asistentzia.
  • Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.