Skip to main content

ONKI LH: Durango

Etapako proiektuak eta ikasmaterialak

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera-data: 2026-10-08
  • Amaiera-data: 2027-04-15

Hartzailea mota:

  • Irakaslea

Saioak

  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Landako Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Landako Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Landako Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
Helburuak
  • Tutoretza saioen eta tutore izatearen begirada aldaketarako bidea egitea
  • Talde baten erreferente bilakatzeko zenbait gaien inguruko formakuntza jasotzea
Edukiak

Erreferente bilakatzeko begirada aldaketarako gakoak

Hiru eremutarako (pertsonala, soziala, ikasten ikastekoa) prestakuntza espezifikoa:

  1. Autoezagutza eta emozioak (Harremanak taldea)
    • Irakasleok, ikasleekin eskuhartzerako garaian beraiengan gertatzen denaren inguruko kontzientzia eta autoezagutza izatea da, edo horrek duen garrantziaz jabetzea, honek ikasleekin komunikatu eta harremantzerako garaian duen garrantzia funtsezkoa baita.
    • Autoezagutzak norberaren “barneko ispilu” lana egiten du, gure identitatea, emozioak pentsamenduak argiago ikusteko balio du eta , zuzeneko lotura dauka emozioekin.
    • Saio honetan, oinarrizko emozioak zeintzuk diren ezagutuko da, hauek zein funtzio duten eta guregan nola espresatzen diren.
  2. Ikastolako ikasgela ingurune seguru eta babesle gisa (Josep Campins)
    • Kontzientzia babesaren oinarri gisa.
      • Kontzientzia garapen pertsonalaren eta profesionalaren oinarri gisa.
      • Afektibitate kontzientea gaitasun profesional gisa.
      • Afektibitate kontzientearen trebetasunak.
    • Ingurune seguruak eta babesleak.
      • Ingurune seguruak eta babesleak sortzearen definizioa eta garrantzia.
  3. Binkuloa, harremanak eta dolua (Harremanak taldea)
    • Binkuloa eta harremanean presentzia, maitasuna, konfiantza, elkartasuna eta elkarri dira ardatzak. Horiek guztiak bizirik daudela, pertsonak aberastu egiten dira, eta jasotako indarrak laguntzen du bizitzako zailtasunak gainditzen.
    • Saio honetan, binkuloa eta harremanari buruz hitz egin eta hausnartuko da, hauen garrantziaz, pertsonengan eragiten duten onuraz eta gaur egun nondik eta nola eraikitzen diren hausnartuko da.
    • Harreman horiek hautsi edo amaitzen direnean, dolua agertzen da. Dolua ez da soilik heriotzarekin lotzen: harreman afektibo baten amaiera, distantziak edo bizi-proiektu desberdinak, bizi etapa aldaketak ere dolu-prozesua eragin dezakete.
Metodologia
  • Azalpen teorikoa.
  • Partekatze saioa.
  • Taldeko hausnarketa.
  • Lan kooperatiboa.
  • Aditu baten ekarpena.
  • Elkargunean materiala egongo da.
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak

Gutxieneko %75eko asistentzia