ONKI LH: Altsasu
Etapako proiektuak eta ikasmaterialak
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera-data: 2026-10-22
- Amaiera-data: 2027-04-08
Hartzailea mota:
- Irakaslea
Saioak
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Iortia Kultur Gunea.
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Iortia Kultur Gunea.
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Iortia Kultur Gunea.
- Formatua: Presentziala.
Helburuak
- Tutoretza saioen eta tutore izatearen begirada aldaketarako bidea egitea
- Talde baten erreferente bilakatzeko zenbait gaien inguruko formakuntza jasotzea
Edukiak
Erreferente bilakatzeko begirada aldaketarako gakoak
Hiru eremutarako (pertsonala, soziala, ikasten ikastekoa) prestakuntza espezifikoa:
- Autoezagutza eta emozioak (Harremanak taldea)
- Irakasleok, ikasleekin eskuhartzerako garaian beraiengan gertatzen denaren inguruko kontzientzia eta autoezagutza izatea da, edo horrek duen garrantziaz jabetzea, honek ikasleekin komunikatu eta harremantzerako garaian duen garrantzia funtsezkoa baita.
- Autoezagutzak norberaren “barneko ispilu” lana egiten du, gure identitatea, emozioak pentsamenduak argiago ikusteko balio du eta , zuzeneko lotura dauka emozioekin.
- Saio honetan, oinarrizko emozioak zeintzuk diren ezagutuko da, hauek zein funtzio duten eta guregan nola espresatzen diren.
- Ikastolako ikasgela ingurune seguru eta babesle gisa (Josep Campins)
- Kontzientzia babesaren oinarri gisa.
- Kontzientzia garapen pertsonalaren eta profesionalaren oinarri gisa.
- Afektibitate kontzientea gaitasun profesional gisa.
- Afektibitate kontzientearen trebetasunak.
- Ingurune seguruak eta babesleak.
- Ingurune seguruak eta babesleak sortzearen definizioa eta garrantzia.
- Kontzientzia babesaren oinarri gisa.
- Binkuloa, harremanak eta dolua (Harremanak taldea)
- Binkuloa eta harremanean presentzia, maitasuna, konfiantza, elkartasuna eta elkarri dira ardatzak. Horiek guztiak bizirik daudela, pertsonak aberastu egiten dira, eta jasotako indarrak laguntzen du bizitzako zailtasunak gainditzen.
- Saio honetan, binkuloa eta harremanari buruz hitz egin eta hausnartuko da, hauen garrantziaz, pertsonengan eragiten duten onuraz eta gaur egun nondik eta nola eraikitzen diren hausnartuko da.
- Harreman horiek hautsi edo amaitzen direnean, dolua agertzen da. Dolua ez da soilik heriotzarekin lotzen: harreman afektibo baten amaiera, distantziak edo bizi-proiektu desberdinak, bizi etapa aldaketak ere dolu-prozesua eragin dezakete.
Metodologia
- Azalpen teorikoa.
- Partekatze saioa.
- Taldeko hausnarketa.
- Lan kooperatiboa.
- Aditu baten ekarpena.
- Elkargunean materiala egongo da.
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
Gutxieneko %75eko asistentzia