Haur eta gazte filosofia: Sakontze ikastaroa
OHI 2. Garapen pertsonala
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera-data: 2026-10-22
- Amaiera-data: 2027-03-11
Hartzailea mota:
Saioak
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
Helburuak
Sakontze ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik sarrera-ikastaroa eginda izatea. Bi maila hauek, prestakuntza-prozesu progresibo beraren parte dira: sarrera-ikastaroan oinarrizko edukiak eta metodologia lantzen dira, eta sakontze-ikastaroan, edukietan sakontzeaz gain, irakasleek esperientzia praktikoa eskuratzea da helburu nagusia.
- Haur eta gazte filosofiaren praktikan konfiantza eta trebetasun handiagoa lortzea.
- Elkarrizketa filosofikoaren teorian sakontzea eta aplikazioan trebatzea.
- Pentsamendu-trebetasunen taxonomia erabiltzen ikastea, ondoren ikasgelan praktikara eramateko ariketa gogoetatsu, sortzaile eta ludikoen bidez.
- Entzuteari buruzko azalpen filosofikoak eta ariketa praktikoak ezagutzea eta praktikatzea.
- Haur eta Gazte Filosofiaren praktika orokorra integratzea: haur hezkuntzatik Batxilergora artekoa. Haurraren garapen integralaren bilakaeraren oinarria ezagutzea.
- Ikastaroan azken saioan, ikasgelan egindako praktika bat aurkeztea.
Edukiak
- Haur eta gazte filosofia lantzeko ikasmaterial berrien erabilpena eta sarrera-ikastaroan ezagututakoen artean sakontzea.
- Arrazoia eta emozioa: gorputzaren eta dimentsio ludikoaren erabilpena haur eta nerabeekiko praktika filosofikoan. Filosofiatik pentsatzen ikastea eta izaten ikastea.
- Dilema moralak eta argudiaketa: dilema moralen lanketa ikerketa-komunitatearen metodologiaren bidez.
- Pentsamendu konplexua: Pentsamendu kritikoa eta pentsamendu sortzailea lantzen duten pentsamendu-trebetasunen artean bereizten ikasteko teoria eta ariketak.
- Galdera filosofikoen formulazio anitzean trebatzeko laguntza praktikoa: pentsamendu-trebetasunak lantzeko galderak, problematizatzeko galderak, elkarrizketa filosofikoa gidatzen duten galderak, etab.
- Entzuteak elkarrizketan duen garrantzia: haur eta nerabeekin entzutea, arreta eta barnetasuna lantzeko eta praktikatzeko ariketak, azalpen teorikoen batera, mendebaldeko zein ekialdeko filosofiaren ikuspegitik.
- Filosofia Laborategia: haur eta nerabeekin pentsamendu autonomoa eta dimentsio filosofikoa ikasgelan bultzatu aurretik:
- ikastaroan parte-hartzaileen artean mota desberdinetako ariketa gogoetatsuak esperimentatzeko, garatzeko eta frogatzeko gunea.
- Ikastaroan parte-hartzaileen artean elkarrizketa filosofikoak gidatzeko aukera, ondoren ikasgelara zehaztasun maila handiagoz eramateko.
Ebaluazio irudizkoa eta analogikoa: ebaluazio kritikoa, sortzailea eta etikoa ikasgelan. Azalpenak eta sorkuntza berriak artearen, jokoen, ahozkotasunaren eta idazketaren bidez. Saioak modu jaso, bizi eta esanguratsuan amaitzen lagunduko duten ariketa filosofiko eta pedagogikoekin batera.
Metodologia
- Azalpen teorikoa.
- Taldekako hausnarketa.
- Elkarrizketa filosofikoaren eta ikerketa komunitatearen aplikazioa ikasgelan.
- Filosofia laborategia: esperimentazio eta sorkuntza filosofikoren dinamikak.
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
- Gutxieneko %75ko asistentzia.
- Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.