Nire ikasleekiko harremana: 2. Txanda
OHI 2. Garapen pertsonala
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera-data: 2026-11-10
- Amaiera-data: 2026-11-11
Hartzailea mota:
- Irakaslea
Saioak
- Ordua: 09:30-tik 17:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
- Ordua: 09:30-tik 17:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
Helburuak
Irakasleak beren buruari begira jarri nahi ditugu, patxadaz, egunerako lanean bizi dutena aztertu eta hezitzaile gisa sendotasun pertsonala landu eta zaintzearen garrantziaz ohartu daitezen. Gelako eguneroko lanean sarritan sortzen dira norbere onena ateratzeko eta zailtasunak bistaratzeko balio duten egoerak; ikasleekiko harremanak aukera ematen du horretarako. Ikasleekiko harremanean ditugun portaerak, indarrak eta zailtasunak behatzeko gaitasuna landuko dugu, geure buruarekiko eta ikasleekiko konfiantza sendotzen joan dadin. Landuko duguna:
- Ikasleekiko harremanetan bizi ditudanak hobeto ulertzea.
- Ikasle bakoitzarekin eta taldearekin daukadan harremana hobeto kudeatzeko gaitasuna eskuratzea.
Edukiak
Ikastaroaren edukiak hiru atal nagusi izango ditu:
- 1. zatia: Ni, irakasle gisa.
- 2. zatia: Ikasleak, euren gaitasun eta beharrekin
- 3. zatia: Irakasle-ikasle arteko harremana.