Lidergoa hezkuntza-eraldaketan (Aholkularitzako ikastolentzat)
Aholkularitza pedagogikoa
Prestakuntza honek ikastolako lidergo kontziente, partekatu eta eraldatzailea sustatzea du helburu, parte-hartzaileak eraldaketa-prozesuen bideratzaile izateko trebatuz. Bi egunetan zehar, norbere lidergo-estiloa aztertu, lantalde eraginkorrak egituratu eta ikastola sistema global gisa kudeatzeko gakoak lan egingo dira. Prozesu honetan guztian, komunikazio estrategikoak eta zaintza kolektiboak duten garrantzia berezia azpimarratuko da, eraldaketa sistemikoa modu seguru eta iraunkorrean aktibatzeko.
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren emaileak
- Urko Kolomo
- Janire Gracia
Izen emate datak
- Hasiera: 2026-09-30
- Amaiera: 2026-10-28
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera: 2026-11-04
- Amaiera: 2026-11-05
Nori zuzendua
- Hartzailea: Irakaslea, Zuzendaria, Arduradun Pedagogikoa
- Ikastolak: Zurriola Ikastola, Andramari Zornotzako Ikastola, Aranzadi Ikastola, Urretxindorra Ikastola
Saioak
Lidergoa eraldaketan I,
- Ordua: 09:00-tik 16:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
Lidergoa eraldaketan II,
- Ordua: 09:00-tik 16:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
Helburuak
Lidergo eraldatzailea garatzen hastea eta ikastolako kultura zein egitura berriak (rolak, dinamikak eta komunikazioa) praktikan jartzeko gaitasuna eskuratzea.
Edukiak
- Lidergo Kontziente eta Eraldatzailea: norbere lidergo-estiloa ezagutu eta erronka tekniko zein eraldatzaileei erantzuteko gaitasuna garatu.
- Taldeak eta Lankidetza-Kultura: lantaldeak egituratu, konfiantzazko inguruneak sortu eta lankidetza eraginkorra bultzatuko duten dinamikak ezarri.
- Komunikazio Estrategikoa eta Zaintza: eraldaketa prozesuko barne-komunikazioa kudeatu eta zaintza kolektiboa zein segurtasuna bermatu.
Metodologia
- Lan kooperatiboa
- Taldeko hausnarketa
- Azalpen teorikoa
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
- Parte hartze aktiboa
- Parte hartzaileeen asebetetzea