Skip to main content

Komunikazioa hezkuntza-eraldaketan (Aholkularitzako ikastolentzat)

Aholkularitza pedagogikoa

Lidergoaren ikastaroan norabidea argitzea, norberaren jarduna aztertzea, taldea zaintzea eta ikastolako kultura lantzea izan ditugu ardatz. Orain, eraldaketaren bidea komunitatearekin nola partekatu eta eraiki landuko dugu. Komunikazioak ulermena, ekarpena eta konpromisoa erraztea du helburu. Etorkizuna ezin dugu erabat aurreikusi, baina gaur eskaintzen dugun hezkuntzan erabakiak har ditzakegu. Pertsona-Eredua eta Hezkuntza-Eredua eguneroko jardunera eramateko bidea egiten ari gara, komunitatearekin batera.

Lehen aldia bada, aktibatu zure kontua.


Saioa hasi

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren emaileak

  • AM
    Andoni Mikelarena
  • UK
    Urko Kolomo

Izen emate datak

  • Hasiera: 2026-11-16
  • Amaiera: 2026-12-02

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera: 2026-12-09
  • Amaiera: 2026-12-09

Nori zuzendua

  • Hartzailea: Irakaslea, Zuzendaria, Arduradun Pedagogikoa
  • Ikastolak: Zurriola Ikastola, Andramari Zornotzako Ikastola, Aranzadi Ikastola, Urretxindorra Ikastola

Saioak

Komunikazioa eraldaketan,
  • Ordua: 09:00-tik 14:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.
  • Hizkuntza: Euskara

Helburuak

  • Zabalkundearen, parte-hartzearen eta komunikazioaren zertarakoa partekatzea.
  • Eraldaketaren komunikazioa: zergatik eta zertarako.
  • Eraldaketaren komunikazioaren hartzaileak, haien galderak, kanalak  identifikatzea, komunikazio eta parte-hartze modu egokiak aukeratzeko.
  • Benetako parte-hartze ekintza diseinatzea, ekarpenen irismena eta itzulera argituz.
  • Eraldaketaren komunikazioaren mezu nagusia, esaldi gidaria, iruditeria… lantzea.
  • Eraldaketaren komunikazioari lotutako ekintzak, egutegia, ardurak eta jarraipenerako plana irudikatzen hastea.

Edukiak

1. Eraldaketaren zentzua: zergatia, zertarakoa eta hezkuntza-ereduaren norabidea partekatzea.

2. Hartzaileak eta komunikazioa: komunitateko eragileak, haien beharrak eta komunikazio-kanalak identifikatzea.

3. Eraldaketaren zabalkundea: ikastolaren errelatoa eta mezu nagusiak lantzea.

4. Mezuak eta euskarriak: komunikazio-mezuak, esaldi gidariak eta komunikazio-piezak sortzea.

5. Komunikazio- eta parte-hartze plana: ekintzak, egutegia, ardurak eta jarraipena zehaztea.

Metodologia

  • Azalpen laburrak eta hausnarketa gidatuak.
  • Ikastola bakoitzaren errealitatetik abiatutako talde-lana.
  • Bost ikastolen arteko kontrastea eta esperientzien trukea.
  • Benetako komunikazio- eta parte-hartze ekintzen diseinua.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak

  • Parte hartze aktiboa
  • Parte hartzaileen asebetetzea