Skip to main content

Ikaskuntza-eredua eta ikaste-esperientziak (Laborategi-ikastolentzat)

Aholkularitza pedagogikoa

"Ikaskuntza-eredua eta ikaste-esperientziak" prestakuntza-ikastaroa laborategi-ikastolei bideratutako saioa da. Ikastola horiek hezkuntza-eredu berriaren zentzua eta ikuspegi estrategikoa jada barneratuta dutela kontuan hartuta, egun bakarreko formazio trinko honen xede nagusia pauso bat gehiago ematea da: eraldaketa pedagogikoaren hiru geruzak beren artean argi bereiztea eta "ikaste-esperientzia" kontzeptuaren muinean sakontzea, ikastola horiek inplementazioaren aitzindaritzan kokatu eta praktikaren garapenean sakondu dezaten. Horrekin batera, EHItik proposatzen dituen ikaste-esperientziak ezagutzea.

Lehen aldia bada, aktibatu zure kontua.


Saioa hasi

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren emaileak

  • Urko Kolomo
  • Ion Ander Maiz

Izen emate datak

  • Hasiera: 2026-10-23
  • Amaiera: 2026-11-23

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera: 2026-11-27
  • Amaiera: 2026-11-27

Nori zuzendua

  • Hartzailea: Zuzendaria, Arduradun Pedagogikoa
  • Ikastolak: Arizmendi Ikastola, Anoetako Herri Ikastola, Orioko Herri Ikastola, Axular Lizeoa, San Fermin Ikastola, Laskorain Ikastola, Txantxiku Ikastola

Saioak

1. saioa,
  • Ordua: 09:00-tik 14:30-ra.
  • Non: Ikastolen Etxea (EHI).
  • Formatua: Presentziala.

Helburuak

  • Eraldaketa pedagogikoaren hiru geruzak zer diren argi ulertzea eta beren artean ondo bereiztea (Hezkuntza-eredua, Ikaskuntza-eredua eta Hezkuntza-proiektua).

  • Ikaste-esperientziak zer diren sakon ulertzea, eta ikaskuntza-prozesuaren antolaketan duten ezinbesteko funtzioaz jabetzea.

  • Ikaste-esperientziek Pertsona Ereduarekin (PE) eta Oinarrizko Hezkuntza Ildoekin (OHI) duten lotura praktikoa ezagutzea.

Edukiak

Ikastaroan zehar honako edukiak lantzen dira:

  • Eraldaketa pedagogikoaren 3 geruzen bereizketa:

    1. Hezkuntza-eredua: Iparra markatzea edo zertarako (Pertsona Eredua).

    2. Ikaskuntza-eredua: Bidea pedagogikoki egituratzea edo nola (OHI eta Ikaste Esperientziak).

    3. Hezkuntza-proiektua: Testuingurura egokitzea edo non (espazioen eta denboren kudeaketa). Gainera, hiru mailak zergatik diren ezinbestekoak eta bat faltatzeak zein haustura dakarren aztertuko da.

  • Ikaste-esperientzien muina: Zer diren (ikaskuntza eta bizipenaren uztarketa), zergatik diren beharrezkoak (curriculumaren ohiko zatiketa gainditzeko) eta ikaslea bere garapenaren subjektu nola bihurtzen duten.

  • 16 Ikaste-esperientzia moten (adibidez: Harrera-Agurra, Gu eta ni, ELEberri, LAB artea) aurkezpena.

  • Ikaste-esperientzien "Esentzialak": esperientziaren identitatea, zentzua eta norabidea bermatzen duten oinarrizko elementuak.

Metodologia

  • Lan kooperatiboa
  • Taldeko hausnarketa
  • Azalpen teorikoa

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak

  • Parte hartze aktiboa
  • Parte hartzaileeen asebetetzea