Hizkuntza-proiektua ELKARGUNEA
Elkarguneak
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera:
- Amaiera:
Nori zuzendua
Helburuak
- Ikastoletako Hizkuntza-Proiektua dinamizatzeko ardura duten teknikariei hura berritzeko gidaritza eskaintzea.
- Ikastoletako Hizkuntza-Proiektuaren lan-ildoak indartzeko eta berritzeko formazioa eskaintzea.
- Ikastoletako teknikariei egitasmo eta lan-ildoen koordinaziorako eta trukerako foroa eskaintzea.
Edukiak
- Betebehar administratiboak* nola baliatu ikastolan Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko.
- Ikastolaren Hizkuntza-Proiektuaren diagnosi kualitatibo eta kuantitatiboa egitetik*, 2022-2026 plan estrategikoa idaztera, orientabideak.
- Plan Estrategikotik 22/23 Urteko planera, orientabideak.
- Gela barruko esparruan hizkuntzaren dimentsioa bistaratu: Hizkuntzen Trataera Integrala.
- Gelaz kanpoko esparruan, hizkuntza-portaeran eragiteko esku-hartzea eta estrategiak.
- Eremu instituzionalean, gurasoak ikastolaren helburuekin nola lerratu: eskuhartze sistematizatua.
*Eduki horien lanketa EAEko ikastolek administrazioarekiko edo Hizkuntza Proiektuaren garapenarekiko dituzten beharren arabera egokituko dira.
Metodologia
- Saioetan betebeharrei erantzuteko eta Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko orientabideak eta tresnak zabalduko dira.
- Ikastoletan gauzatzen diren ekintza eta proiektuak partekatzea sustatuko da eta EHItik nahiz bestelako gizarte eragileengandik datozen egitasmoen berri emango da.
- Foroa erabiliko da zalantzak argitzeko, zeregin administratiboen berri emateko eta informazioa biltzeko.