BATXILAB
Erreferenteen mintegiak
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera-data:
- Amaiera-data:
Hartzailea mota:
- Irakaslea,
- Arduradun Pedagogikoa
Helburuak
- Ikastolen arteko sarea indartzea, ikastolen esperientziak, praktikak, antolaketa... partekatuz.
- Batxilergoan eredu konpetentziala txertatzeko lanketa egitea: antolaketan, ikaste-uneetan, ebaluazioan eta metodologian.
- Euskara ardatz duen ikuspegia oinarri izanik, diziplinetako alfabetizazioa indartzea ekintza komunikatiboen bidez.
- Barne Sendotasuna Hezkuntza Marko Orokorraren baitan kokatuz, pertsona ereduaren bereizgarri horri buruz ikastolan egiten denaz hausnartzea eta ONKI tutoretza planak egin ditzakeen ekarpenak aztertzea eta horren gelaratzea planifikatzea.
Edukiak
- Batxilergoaren antolaketa
- Ebaluazioa: ikasarloaren ebaluazioa,
- Ikastolen praktika onak.
- Ekintza komunikatiboak diziplinetan.
- Barne sendotasuna eta tutoretza.
Metodologia
Saio bakoitza gai baten inguruan garatuko da eta Ikastola baten ekarpenak landuko dira
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
- Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa.
- Asebetetze galdetegia.