Skip to main content

KIMU - Euskara: Irakurketa-idazketa eta heziketa literarioa

Etapako proiektuak eta ikasmaterialak

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren emaileak:

  • M. Juncal Lertxundi

Izen emate datak

  • Hasiera-data: 2026-06-01
  • Amaiera-data: 2026-09-14

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera-data: 2026-09-24
  • Amaiera-data: 2026-11-19

Hartzailea mota:

Saioak

  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Iortia Kultur Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Landako Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Euskaltzaindia Donostia.
  • Formatua: Presentziala.
Helburuak
  • Irakurketa-idazketa prozesua modu arrakastatsu eta atsegingarrian eman dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak zein diren ezagutzea.
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarako baliabide bezala erabiltzen trebatzea.
  • Heziketa literarioa zer den definitzea eta bitartekari bezala dugun rolaz jabetzea.
  • Eskola irakurketa-gune bat izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak ezagutzea.
  • KIMU Euskara eta literaturako material didaktikoak aipatutako planteamenduari erantzuteko eskaintzen dituen baliabideak ezagutu eta esperimentatzea.
Edukiak
  • Irakurketa-idazketa prozesua modu arrakastatsu eta atsegingarrian eman dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak:
    • Heldutasun mugarriak hizkuntzaren garapenean
    • Aho-hizkuntzaren garapen etapak
    • Zer da irakurtzea? Irakurketaren garapen etapak
    • Zer da idaztea? Idazketaren garapen etapak
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzaren zerbitzura.
  • Bitartekaritza literarioa:
    • Zertan datza heziketa literarioa?
    • Zein da bitartekariaren rola?
    • Nola egin gure eskola irakurketa-gune esanguratsua izan dadin
  • Obra literarioak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa-idazketaren eta heziketa literarioaren garapenaren zerbitzura Kimun. Proposamen praktikoak.
Metodologia

Azalpen teorikoa, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta talde handiko hausnarketa.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
  • Asistentzia
  • Asebetetze-maila