Skip to main content

Ezagutu EKI LH konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (1)

Etapako proiektuak eta ikasmaterialak

Aurkezpen saio bat egingo da bideokonferentzia bidez: 2026ko irailaren 10ean, ostegunarekin, 12:00etan (Zoom plataformaren bidez)

Lehen aldia bada, aktibatu zure kontua.


Saioa hasi

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren emaileak

  • Aritz Larreta

Izen emate datak

  • Hasiera: 2026-06-01
  • Amaiera: 2026-09-03

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera: 2026-09-04
  • Amaiera: 2026-10-23

Nori zuzendua

  • Irakaslea

Saioak

  • Ordua: 12:00-tik 13:00-ra.
  • Non:
  • Formatua: Online.

Helburuak

  • Eki proiektuaren ezaugarri orokor eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
  • Eki ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

* Ikastaro honek kostu hau du: EKI erabiltzaileek 80€ eta ez erabiltzaileek 284€.

Edukiak

EKI PROIEKTUA azalpen orokorrak:

  • Eki proiektuaren ezaugarri bereizgarriak
  • Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak
  • Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa
  • Ebaluazioa
  • Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan
  • Eki ikasmaterialak eta plataformak / webguneak
  • Unitateen planifikaziorako iradokizunak

Metodologia

  • Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa sei asteren barruan (iraila/urrian) osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak

  • Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
  • Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
  • Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea
  • Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute