Ezagutu EKI DBH konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (1)
Etapako proiektuak eta ikasmaterialak
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren emaileak:
- Aritz Larreta
Izen emate datak
- Hasiera-data: 2026-06-01
- Amaiera-data: 2026-09-03
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera-data: 2026-09-04
- Amaiera-data: 2026-10-23
Hartzailea mota:
- Irakaslea
Helburuak
- Eki proiektuaren ezaugarri orokor eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
- Eki ikasmaterialak erabiltzen ikastea.
Edukiak
EKI PROIEKTUA azalpen orokorrak :
- Eki proiektuaren ezaugarri bereizgarriak
- Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak
- Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa
- Ebaluazioa
- Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan
- Eki ikasmaterialak eta plataformak / webguneak
- Unitateen planifikaziorako iradokizunak
Metodologia
- Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
- Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
- Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
- Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa sei asteren barruan (iraila/urrian) osa daiteke nahi den erritmoan.
- Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
- Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
- Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
- Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea
- Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute