Skip to main content

Ezagutu EKI DBH konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (2)

Etapako proiektuak eta ikasmaterialak

Lehen aldia bada, aktibatu zure kontua.


Saioa hasi

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren emaileak

  • Aritz Larreta

Izen emate datak

  • Hasiera: 2026-06-01
  • Amaiera: 2027-01-08

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera: 2027-01-11
  • Amaiera: 2027-02-26

Nori zuzendua

  • Irakaslea

Helburuak

  • Eki proiektuaren ezaugarri orokor eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
  • Eki ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

* Ikastaro honek kostu hau du: EKI erabiltzaileek 80€ eta ez erabiltzaileek 284€.

Edukiak

EKI PROIEKTUA azalpen orokorrak :

  • Eki proiektuaren ezaugarri bereizgarriak
  • Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak
  • Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa
  • Ebaluazioa
  • Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan
  • Eki ikasmaterialak eta plataformak / webguneak
  • Unitateen planifikaziorako iradokizunak

Metodologia

  • Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa sei asteren barruan (urtarrila/otsaila) osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak

  • Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
  • Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
  • Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea
  • Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute