Skip to main content

KIMU - Matematika: Begirada matematikoa zabaltzen

Etapako proiektuak eta ikasmaterialak

Izen-ematea: Irekita arte.

Ikastaroaren emaileak:

  • Aritz Larreta

Izen emate datak

  • Hasiera-data: 2026-06-01
  • Amaiera-data: 2026-09-14

Ikastaroaren hasiera-amaiera datak

  • Hasiera-data: 2026-09-22
  • Amaiera-data: 2026-11-17

Hartzailea mota:

Saioak

  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Iortia Kultur Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Landako Gunea.
  • Formatua: Presentziala.
  • Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
  • Non: Euskaltzaindia Donostia.
  • Formatua: Presentziala.
Helburuak
  • Ikastolen Elkarteak, NCTM erakundeak eta EAEko zein Nafarroako curriculum dekretuek matematika arloaz diotena ezagutzea.
  • KIMU Matematikaren printzipio metodologikoak ezagutzea.
  • KIMU Matematikak eskaintzen dituen baliabide guztiak ezagutzea.
  • KIMU Matematikaren 5 elementuak eguneroko praktikan integratu ahal izateko planifikaziorako pistak eskuratzea eta konfiantza hartzea.
  • Manipulatzeko materiala erabiliz eta konpetentzia espezifikoak eta oinarrizko jakintzak kontuan hartuta, hainbat jarduera diseinatzen trebatzea.
  • Konpetentzia espezifikoak garatu eta oinarrizko jakintzak eskuratu ahal izateko irakasleak egin beharreko esku-hartzearen gaineko kontzientzia hartzea.
Edukiak

KIMU Matematikaren ikuspegia:

  • Ikastolen Elkartearen ikuspegia
  • National Council of Teachers of Mathematics (NCTM)
  • EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak
  • KIMU Matematikaren printzipio metodologikoak
  • KIMU Matematika baliabideak:
    • Unitateak: Saioka plataforma eta ikaslearen fitxa-bildumak
    • Desafioak: Saioka plataforma eta “Ezetz asmatu! desafio-txartelak
    • Ikerketak: Saioka plataforma
    • Jokoak: Saioka plataforma eta “Joko-moko” kaxak
    • Errutinak: Saioka plataforma
    • Manipulatzeko materiala:
      • “Konta-kontari” karta-sortak
      • “Eta… 100!” zenbaki-txartelak
      • “Ia-ia 10.000!” deskonposaketa-txartelak
      • “Zenbat bider, hainbat zati!” biderketa-txatelak
  • KIMU Matematikaren kudeaketa: planifikaziorako pistak
  • Irakasleon begirada eta esku-hartzea
Metodologia

Azalpen teorikoa, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta talde handiko hausnarketa.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak
  • Asistentzia
  • Asebetetze-maila