DBHko ERREFERENTEEN MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Ostirala, 2025, Ekaina 13-tik Asteazkena, 2025, Urria 15-ra
Saioak: 
2025/10/21 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2026/02/03 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2026/03/17 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2026/05/12 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
16 ordu
Oharrak: 

 

 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak: 

Ikastolen arteko sarea indartzea, ikastolen esperientziak, praktikak, antolaketa... partekatuz.

Ikastolan egin nahi diren hobekuntzak eta egokitzapenak (antolaketan, ebaluazioan, metodologian...) klaustroetan kudeatzeko tresnak eta moduak partekatzea.

Barne Sendotasuna Hezkuntza Marko Orokorraren baitan kokatuz, pertsona ereduaren bereizgarri horri buruz ikastolan egiten denaz hausnartzea eta ONKI tutoretza planak egin ditzakeen ekarpenak aztertzea.

Edukiak: 

  • Ikastolen praktika onak.
  • Kudeaketarako estrategiak
  • Ekintza komunikatiboak diziplinetan. 
  • Barne sendotasuna eta tutoretza.
Lan dinamika: 

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastola bakoitzean konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa eta ikastoletan egindako lanen partekatzea
Asebetetze galdetegia

Emaileak: 
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Maite Gomez Lete
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota: 
Bigarren Hezkuntzako etaparen ikuspegi orokorra duten irakasleak. Etapan erreferentzialtasuna dutenak duten arduragatik, esperientziagatik, etab.
Ikastaro zerrendara itzuli