IRAKASKIDETZA. SAKONTZE 1

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteazkena, 2025, Urria 1-tik Ostirala, 2025, Urria 31-ra
Saioak: 
2025/10/13 (Astelehena) 13:00-tik 14:00-ra
2026/03/25 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
5 ordu
Oharrak: 
  • Urriaren 13ko saioa online izango da. Hauxe da bertan sartzeko esteka: meet.google.com/vju-dmva-uot
  • Martxoaren 25ko partekatze saioaren lekua zehazteke.
  • Behaketa saioa hirugarren hiruilabetean izango da. Data eta ikastola zehazteke.

 

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Helburuak: 

 - Irakaskidetzaren dimentsio ezberdinak aztertuz irakaskidetzaren gogoeta zikloan murgiltzea autokonfrontazioa erabiliz.

- Ikastolen arteko saretzea indartzea esperientzia ezberdinetatik sortutako ezagutza partekatuz. 

Edukiak: 

Bi prozesu paralelo aktibatuko dira:

Batetik, irakaskidetzaren dimentsio ezberdinak aztertuz irakaskidetzaren gogoeta zikloan murgiltzea autokonfrontazioa erabiliz. Honetarako ikastola bakoitzak bi irakaskidetza saio grabatuko ditu eta ondoren Huhezirekin 2 saio presentzial izango ditu bere espazioetan eta online saio bat arduradun pedagogikoarekin.

Saio hauek egiteko datak ikastola eta HUHEZIren artean adostuko dira. Hala ere, egitasmoaren berri emateko urriaren 13an, eguerdiko 13:00etan ordubeteko iraupena izango duen online saio bat egingo dugu parte hartuko duzuen ikastola guztiekin.

Bestetik, ikastolen arteko partekatze saio bat eta behaketa saio bat antolatuko ditugu:

- Partekatze saioa: martxoak 25an. Lekua zehazteke.

- Behaketa saioa: Hirugarren hiruilekoan data eta ikastola zehazteke.

 

Lan dinamika: 

Aktiboa eta parte hartzailea.

 
Ebaluazio irizpideak: 

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Mintegi bukaeran ebaluazio galdetegia.

Emaileak: 
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Janire Gracia Iñurrita
Hartzaile mota: 
Zuzendariak eta etapa guztietako koordinatzaileak zein irakasleak.
Ikastaro zerrendara itzuli