PENTSAMENDU MATEMATIKOA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteazkena, 2025, Ekaina 25-tik Astelehena, 2026, Urtarrila 19-ra
Saioak: 
2026/01/22 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
2026/02/19 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
2026/04/16 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
2026/05/21 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
16 ordu
Oharrak: 

 

Prestakuntzan izena emateak konpromezu bat eskatzen du. Bertan landuko dena norberak bere ikastolan planifikatu, gauzatu eta ebaluatu beharko du eta. 

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak: 

- Adin tarte honetako  haurraren pentsamendu matematikoaren garapena ezagutzea eta integratzea.

- Haurraren eguneroko bizitzan modu espontaneoan sortzen diren egoera matematikoez jabetzea eta hauen akonpainamenduan trebatzea.

- Ikastoletan pentsamendu matematikoaren garapena sustatu ahal izateko proposamenen diseinuan trebatzea.

- Ikastolen Marko Orokorrarekin eta hIZAN markoarekin koherentzian dagoen matematika esperimentala eta bibentziala gure eguneroko praktikan integratzea.

-  Prestakuntzan jasotako oinarri teoriko eta printzipio metodologikoak kontuan hartuta, Haur Hezkuntzan pentsamendu matematikoaren garapena sustatu ahal izateko norbere ikastolaren proiektura egokitutako marko bat osatzea.

 

Edukiak: 
  • Ikastolon Hezkuntza Marko Orokorra
  • 0-6 urte bitarteko pentsamendu matematikoaren garapena eduki-bloke desberdinen baitan
  • Prozesu matematikoak Haur Hezkuntzan
  • Jolasa eta pentsamendu matematikoa
  • Helduaren akonpainamendua
  • Pentsamendu matematikoaren garapenerako aukerak eta  proposamenak
Lan dinamika: 

Azalpen teorikoa.

Partekatze saioa.

Taldeko hausnarketa

Lan kooperatiboa

Ebaluazio irizpideak: 

Gutxieneko %75eko asistentzia

Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.

Zereginen betetze-maila.

Ikastaroan landutakoa gelaratzea.

Ikastaroaren asebetetze galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Usue Sukia Zurutuza
Amaia Ayerra Munduate
Ikastaro zerrendara itzuli