IKASTOLEN HEZKUNTZA MARKO OROKORRA
Ikastaroa urtarrilak 12tik ekainaren 30ra osa daiteke nahi den erritmoan. Zeregin bakoitza osatzeko denbora epe mugarik ez da izango.
Formatua: autoikaskuntza Saiokan
- Ikastoletako irakasleria markoaren inguruan ahalduntzea ikastolako erreferente izan daitezen.
- Markoaren edukietan sakontzea.
- Marko Orokorra abiapuntu edo oinarri izatea, ikastola bakoitzak bere hezkuntza marko propioa errazago garatu dezan.
- Ikastola eredua bere bereizgarri eta helburuekin ulertzea.
- Ikastoletan dauden hezitzaileek beraian lanaren dimentsioa, zentzua, norabidea eta garrantzia hobeto ulertzea.
- Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra
- Ikastola eredua: izaera eta izatea.
- Pertsona-eredua: Kontzeptu, definizio eta inpaktuak.
- Printzipio psikopedagogikoak.
- Oinarrizko hezkuntza ildoak.
- Pertsona-eredua, printzipio psikopedagogikoak eta oinarrizko hezkuntza ildoen arteko konexio eta koherentzia.
Ikastaroa Ikastolen Elkarteak zeregin horretarako atondu duen Moodle plataforman egingo da.
Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da. Ikastaroan, zereginak egiteko informazioa bideo eta dokumentuetan topatuko dira.
Ikasleak egiten duena irakaslearekin partekatuko du. Horrela, irakasleak, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
Parte-hartzaileek galderak eta zalantzak luzatzeko aukera izango dute. Irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foro bat ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.
Ikastaroko zeregin batzuek zuzenketa automatikoa dute, beste batzuek aldiz ez. Zuzenketa automatikorik ez duten kasuan, tutoreak egingo du ariketaren ebaluazio lana.
- Ikasleek modulo guztiak gainditu behar dituzte.
- kasleen lanaren egokitasuna tutoreak kudeatuko du egindako ohar eta feedback-en bidez.
Janire Gracia Iñurrita