Ikastolen mugimenduan murgiltzen: balioak, izaera eta erronkak (2. Txanda)
OHI 9. Hezkuntza komunitate kohesionatua
Euskal Herriko Ikastoletan lanean hasi berriak diren pertsonei zuzendutako ikastaroa da hau. Ikastolen mugimenduaren balio, izaera eta erronketan murgiltzeko interesa izan dezakeen edozein langile. Ikastolen proiektuarekiko atxikimendua landu nahiko lukeen edozein langile.
Izen-ematea:
Irekita arte.
Ikastaroaren emaileak:
- Agurne Barruso
- Andoni Mikelarena
Izen emate datak
- Hasiera-data: 2026-06-01
- Amaiera-data: 2026-09-30
Ikastaroaren hasiera-amaiera datak
- Hasiera-data: 2026-10-09
- Amaiera-data: 2026-10-09
Hartzailea mota:
- Irakaslea
Saioak
- Ordua: 09:30-tik 13:30-ra.
- Non: Ikastolen Etxea (EHI).
- Formatua: Presentziala.
Helburuak
- Euskal Herriko Ikastoletan lanean hasiko diren langile berriak Ikastolen mugimenduaren balio, izaera eta erronketan murgiltzea.
- Euskal Herriko beste Ikastola batzuen errealitatea ezagutzea eta profesionalen arteko elkar ezagutza sustatzea.
- Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua eta inplikazioa indartzea, lanpostu bat baino gehiago izan dadin Ikastoletan lan egitea.
Edukiak
- Ikastolen mugimenduaren balioak eta bilakaera historikoa
- Ikastolen mugimenduaren izaera eta marko pedagogikoaren oinarriak
- Ikastolen mugimenduaren erronkak, Euskal Herriak eta euskal hezkuntzak bizi dituen eraldaketen aurrean